Erretegia

Harane Erreka, 13
20570 Bergara Gipuzkoa
Tel. 943765500

Azpeitxi Jatetxea

Eguneko menua astelehenetik ostirala bitartean

Betiko Euskal Herriko sukaldaritzan oinarrituriko platerak behar beste aukeran gure bezeroaren gustoa asetuz, aukeran, erabilitako lehengaien kalitatean eta sukaldean betidanik jarri dugun gure esku onarekin.

Espezialitatea txingor-parrilan, bai arrain (kokotxak, zapoa, lupia, legatza, erreboilua, mihi-arraina) bai haragietan (txuletoia). Etxeko pastel eta gozogintza eta ardo aukeraketa zabala plater bakoitza behar bezala dastatzeko.

Karta eta aukeratutako menu desberdinak

Gure kartan edo eguneko menuan dugunaz gain, aukeratutako menu desberdinak dituzue Azpeitxi Erretegian.

Lehenbiziko aukera: Entsalada mistoa, Askotariko frijituak, Koxkor edo redondoa plantxara eta Postrea.

Bigarrena: Urdaiazpikoa, Entsalada mistoa, Askotariko Frijituak, Eskalopea eta Postrea.

Hirugarrena: Karramarro entsalada, Honddoak plantxan, Txipiroiz beteriko piperrak, Idi txuleta anoa eta Tarta dastaketa.

Laugarrena: Urdaiazpikoa, Txipiroiak plantxan, Honddo eta otarrainxkaz beteriko krepa, Azpizun edo solomilloa plantxara eta Tarta dastaketa.

Bostgarrena: Askotariko iberikoak, Askotariko frijituak, Txangurroz beteriko piperrak, Foie freskoa honddoekin, Legatz erdi razioa labean, Idi txuleta zatitua eta tarta izozkiarekin.

Seigarrena: Urdaiazpikoa, Bakailao ketua, Porru kanutotxoa, Ganbak plantxan, Zapo errea eta Tarta dastaketa.

Zazpigarrena: Patea, Entsalada epela, Honddoen nahasia, Txangurroa labean eta Tarta izozkiarekin.

Zortzigarrena: Askotariko Iberikoak, Zainzuriak, askotariko Frijituak, Txirlak marinel erara, Otarrainskak plantxan, Zapo errearen erdi anoa, Azpizun edo solomilloaren erdi razioa plantxara eta Tarta izozkiarekin.

Eramateko janaria

Eramateko janaria prestatzen dugu enkarguz, beti ere denboraz eskatuta.

Besteak beste arrain zopa, kroketak, paellak, haragi guztiak, masailak, behi-koskorra, txuletoiak..., piper beteak, oilaskoa, txangurroa edota denboraldiko arrainak eta etxeko postreak.




Azpeitxi Jatetxea facebook twitter

AZPEITXI